Atzealdea 9 giltzarri, haurrek parte hartzeko estrategia bat garatzeko

Eurochild, haurren eskubideak eta ongizatea politika publikoetan txertatzearen alde lan egiten duen haurren erakundeen Europako sareak haurrak eta gazteak ardatzean jarrita garatzen du bere estrategia.

2019/06/24


Haurrek parte hartzeko estrategia honen lanketan esku hartu dute protagonistek (haurrek eta nerabeek) eta erakundeak berak; eta dimentsio desberdinak bilatu dituzte:

  1. Politikan eta gizartean eragitea
  2. Plangintza estrategikoa
  3. Haurrek eta gazteek bultzatutako ekitaldien plangintza eta ekimenetan laguntzea.

Estrategia honen bitartez, haurren partaidetza eraginkorra izatea lortzeko urratsak zein diren zehaztu dute. Horren helburua da erakundearen barruan nahiz Europako ingurunean egoera aldakorretara egokitzeko gai den estrategia malgu bat garatzea.

Horrela, Eurochildek estrategia horrek bete behar dituen oinarrizko 9 baldintza jasotzen ditu:

  1. Gardena eta informatzailea
  2. Borondatezkoa
  3. Errespetuzkoa
  4. Egokia
  5. Aproposa
  6. Inklusiboa
  7. Prestakuntza barnean hartzen duena
  8. segurua
  9. Arduratsua

Haurrren erakundeen Europako sareak adierazi duenez, estrategia etorkizunerako plan bat eta eta orainaldirako konpromiso bat da, maila desberdinetan inplementatuz joango dena.