Atzealdea Udalekuak 2019: Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak, haur, nerabe eta gazteentzat antolaturiko aurtengo udako kanpaina

Anima zaitez udalekuetan parte hartzera! Izena emateko epea martxoaren 13tik 25era da. Gainera, informazio eguneratua nahi baduzu, gipuzkoangazte.eus/udalekuak webgunean aurki dezakezu.

2019/03/11


Aurten ere, urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren udako kanpaina, ohiko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programekin. Udalekuen kasuan, 1.070 plaza eskaintzen ditu. Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke;  taldeka, gehienez ere, 3 pertsonako taldeak izan daitezke.

Gainera, plaza horien %5 Hezkuntza Premia Berezia dutenentzat gordetzen dira. Hiru aldundien artean, guztira, 4.012 plaza dituzte. Uztailaren 1a eta 29a bitartean izango dira udalekuak, biak barne.

 

 

UDALEKUAK

Haurra edo nerabea bazara eta 7-13 urte bitarte badituzu, jadanik ez duzu aitzakiarik etxean gelditu eta aspertzeko. Izan ere, zure lagunekin udalekuetara joateko aukera daukazu. Han, jolastu, ondo pasa eta gozatu ahal izango duzu eta, gainera, jende asko ezagutu eta beste batzuekin bizitzen ikasiko duzu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 1.070 plaza eskainiko ditu “Udalekuak” kanpainan. EAEko hiru aldundiek antolatzen duten programa honen helburua da elkarrekin bizitzen ikastea, jolasaren eta dibertsioaren bidez, autonomoagoak izaten ikasteko leku bat eskaintzea.

 

UDALEKU TEKNOLOGIKOAK

Udaleku teknologikoak uztailean izango dira, Hondarribian. 2 txanda izango dira:

  • 9-11 urte (Uztailak 9-15): Bideo jokoak sortu, Lego robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.
  • 12-13 urte (Uztailak 16-22): Webguneak sortu, Arduino robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.

 

“Udalekuak 2019” programari buruzko informazio gehiago: hemen