Atzealdea

Anima zaitez Gazteen Euskal Behatokiaren gaztepanelean parte hartzera!

Gazteen Euskal Behatokiak 14 eta 35 urte bitarteko gazteen iritzia jasotzeko panel egonkor bat osatuko du, euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko erreferente bilakatzeko asmoarekin.

2021·11·26


Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko panel egonkor bat osatzeko nahia azaldu du. Horren helburua litzateke Euskadiko gazteen egoerari buruzko informazio eguneratua biltzea, gazteentzako jarduera politikoak diseinatu eta ebaluatu ahal izateko.

Panela borondatez parte hartzea erabaki duten 15 eta 34 urte bitarteko euskal gazteekin osatuko da. Izena eman eta gero, Euskal Behatokiak horien datuak bilduko ditu, harremanerako. Gazteek aldian-aldian emango dute informazioa, anonimotasun eta konfidentzialtasun osoz, betiere, euren parte hartzea etetea erabakitzen ez duten bitartean.

 

Parte-hartzearen nondik norakoak

Panelean parte hartu nahi duten gazteek urtean lau kontsulta erantzun behar dituzte. Parte-hartzaileek inkestarako esteka jasoko dute posta elektronikoz, kontsultaren gaiari buruzko bere iritzia eman dezaten.

Horretaz gain, bestelako elkarrizketa edota eztabaidatan taldeka parte hartzeko gonbidapenak jasoko dituzte, baina horietan parte-hartzea borondatezkoa izango da; Aitzitik, eztabaida-taldeetara joatea edo banakako elkarrizketa bati erantzutea kasu guztietan sarituko da. Eta bestelako inkestak erantzuten dituzten gazteak oparien zozketa batean sartuko dira.

 

2020/21eko emaitzen aurrerapena

Argitaratu da jada Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten duen ‘Euskadiko gazteak’ izeneko txostenaren 2020/21eko alearen aurrerapena. Bertan, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok (% 57,8k, hain zuzen ere) adierazi du gizarteak erreforma sakonak behar dituela. Horien artean, emakumeak izan dira erreformak neurri handiagoan eskatu dituztenak.

 
 
 
 

 

Jarraitu gure sareak