Atzealdea Auzolandegiak 2019: izen-ematea apirilaren 16tik 24ra izango da.

18-26 urteko gazteentzako programa da eta aurretiko izen-ematea apirilaren 16tik 24ra izango da Internet bidez

2019/03/22


Auzolandegiak pertsona talde batek egiten dituzten borondatezko egonaldiak dira. Leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez (2-4 aste) elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Programak bi helburu nagusi ditu:

  • Toki desberdinetatik iritsi eta gizarte-maila desberdinetakoak diren gazteei elkarrekin bizitzeko eta elkar ezagutzeko aukera ematea, aurreiritziak gainditzeko lagungarria den borondatezko esperientzia bateratu baten bidez.
  • Gizartean proiekzioa duen eta, ingurumenaren, elkartasunaren eta lankidetzaren arloan, bai eta beste arlo batzuetan ere, komunitateari onura ekarriko dion lan bat egiten laguntzea.

Auzolandegiak Euskal Autonomia Erkidegoan burutu daitezke (bertan gainerako autonomia-erkidegoetako nahiz atzerriko gazteek ere parte hartzen dute), edo interesa duten gazteek beste autonomia-erkidegoetan eta atzerriko auzolandegietan ere parte hartu dezakete. Auzolandegi bakoitza adin-tarte jakin bateko gazteentzat da. Baina beti 18 urte beteta eduki behar dira eta, gehienez, 26 urte.

Arauak

FORMULARIOan bete beharreko datuak:

  • Eskatzailearen NAN.
  • Izen-abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefonoa.
  • Helbide elektronikoa.

Apirilaren 16an goizeko 9:00etan ireki, eta apirilaren 24an 24:00etan itxiko da formularioa.

Pertsona bakoitzak izen-emate bat baino ezin izango du egin. Formularioa bete ondoren, zozketan parte hartzeko zenbaki bat jasoko du erabiltzaileak; zozketan parte hartzeko beharrezkoa da zenbaki hau.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek izena emateko beste epe eta prozedura bat izango dute.

Informazio gehiago

Kontsultak: Zuzenean telefono zerbitzuan 012 edo 945 01 80 00 zenbakian.