Atzealdea Auzolandegiak 2019: kartel lehiaketa

Martxan da aurtengo edizioa, otsailaren 14ra arte.

2019/01/29


Auzolandegiak 2019

Auzolandegiak 2019 programaren irudia izango den kartel lehiaketa martxan da. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak egin du deialdia. Aurkeztutako lanak teknika desberdinetan eginak izan daitezke: argazkiak, marrazkiak, colageak etb.

Kartelaren irudia JPG formatuan bertikalean zein horizontalean izan daiteke. Proposamena saritua bada, bereizmen handiko argazkia bidali behar da, nahikoa 70 X 50 zm-ko neurriko kartela egiteko.

Era berean, kartelarekin batera lelo bat ere proposatu beharko du parte-hartzaileak, hau, izen-emate orrian idatzi beharko da (ez da kartelean joango). Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar.

Interesatuek, lehiaketan parte hartzeko unean, 18-30 urte artean izan beharko dituzte.  Gainera, Euskadin erroldatuta egon beharko dute. Lan guztiek originalak izan beharko dute eta parte-hartzaile bakoitzeko 4 lan aurkeztuko dira gehienez.

Saria

Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako herrialde batera, 2019an lankidetza-programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da.

Epea: 2019/02/14

Kontaktua: gazteaukera@gmail.com

Informazio gehiago