Atzealdea Bideo-elkarrizketa: Gazteak Auzolanean programako Pelusa egitasmoaren sortzaileak ezagutu

Ekimenak emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua du

2019/11/13


Gazteak Auzolanean diru-laguntzen programak gazte ekintzaile eta sortzaileak saritzen ditu urtero. Aurten, Pelusa proiektuko partaideek lortu dute Gipuzkoko Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak ematen duen laguntza. Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen ekimena dugu.

Tolosan eta Donostian garatuko dute egitasmoa eta emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak burutuko dituzte. Pelusako partaideekin bildu gara eta eurek proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigute. Emaiozu play botoiari egitasmoko partaideak ezagutzeko!