Atzealdea Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa

Erakustaldiak amateurrak eta profesionalak ez diren antzerki-taldeak bultzatu nahi ditu; eta 14-30 urte bitarteko gazteek parte hartzen dute.

2019/05/24


Dagoeneko martxan da Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren 31. edizioa. Donostiako Udalak 1988an hasitako ekimen honek gazteak antzerkira hurbildu nahi ditu, amateurrak eta profesionalak ez diren antzerki-taldeen lana bultzatuz.

Antzerki-taldeak bi kategoria ezberdinetan lehiatuko dira: Batetik, 14tik 18 urtera bitarteko junior kategoria, eta bestetik, 18 eta 30 urte bitarteko senior kategoria.

Antzerki-topaketaren saioak goiz eta arratsaldekoak dira Donostiako antzeztoki eta espazio ezberdinetan (Kutxa Kultur Kluban Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean, eta Gazteszenan).

19 obra antzeztuko dira, orotara, topaketan zehar, eta arte eszenikoetan profesionalak diren adituek epaituko dituzte. Sari banaketa ekainaren 22an izango da, eta bertan antzerki zinema eta telebistako pertsonaia ezagunek banatuko dizkiete sariak parte hartzen duten taldeei.

Informazio gehiago hemen.