Atzealdea EBAZPENA: auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako dirulaguntzak (2019)

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako laguntzak argitaratu dira.

2019/09/04


Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiko teknikariek aurkeztutako lau eskaerak aztertu dituzte eta txostena prestatu dute; bertan alderatu dituzte eskaeren xedea eta dirulaguntzak emateko irizpideak, eta laguntzak kuantifikatu dituzte.

EBAZPENAren xehetasunak esteka honen bitartez ikus dezakezu (03-30-008/2019 Foru Agindua, uztailaren 30koa).

Auzolanean dirulaguntza IZANGO ZARA programaren barruan kokatzen da, eta bere helburua Gipuzkoako gazteei beren ingurunea inplikatzen duen proiektu kolektiboak garatzen laguntzea da, interes publikoko eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzearren.