Atzealdea Euskadiko gazteria Europa mailako goiko postuetan hezkuntza mailan

25 eta 34 urte bitarteko euskal gazteek Europako batez bestekoa baino ehuneko handiagoa dute goi-mailako ikasketei dagokienez.

2020/07/10


Gazteen Euskal Behatokiak, Eustatek argitaratutako datuetan oinarrituta, jakinarazi du 2018an Euskadiko 25 eta 34 urte bitarteko biztanleen erdiak baino gehiagok (% 51,2) hirugarren mailako titulazioa zuela (goi-mailako prestakuntza-zikloa, unibertsitate-gradua, graduondokoa, masterra edo doktoretza). Kopuru hori Europar Batasuna osatzen zuten 28 estatuetako batez bestekoa (% 40,0) baino dezente handiagoa zen, Ziprek (% 58,5), Irlandak (% 56,2), Lituaniak (% 55,6) eta Luxenburgok (% 53,7) bakarrik gainditzen baitzuten.

 

Bestalde, graduatu doktore berrien tasa, 25 eta 34 urte bitarteko 1.000 pertsonako, Euskadin, % 3,47koa zen 2017an (azken datu eskuragarria). Kopuru hori Europako batez bestekoa (% 1,3) baino askoz handiagoa zen; beraz, Euskadiko tasa Europako herrialde guztien tasen gainetik dago.

 

Iturria: Gazteriaren Euskal Behatokia