Atzealdea Euskal Astialdia Boluntarioaren IV. Biltzarra

Azaroaren 29an eta 30ean, Euskal Astialdi Boluntarioaren IV. Biltzarra izango da Kutxa Kulturen, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (Tabakalera).

2019/11/26


Hezkide Eskolak antolatu duen Jardunaldiko programa bere webgunean dago eskuragarri.

Ostiralean Pantallas Amigas ekimeneko psikologo eta prestatzaile Itziar Erraztik ziberbullyingaren gaia landuko du.

Eta Childsaveguarding-eko Nekane Marañónek haurren kontrako indarkeriari buruz hitz egingo du.

Larunbatean, Juanjo Fernández pedagogo aholkularia hezitzaileez arituko da “Ser educador es lo mejor” (Hezitzaile izatea onena da) hitzaldian.

Saio ixteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen Babeserako Zerbitzuko buru Patxi Agirianok Gipuzkoako errealitatea eta esparru honetan kontuan hartu beharreko alderdiak azalduko ditu.

 

  • Biltzarra doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izen-ematea beharrezkoa da. Hona hemen horretarako formularioa.