Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2019·10·07
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Karmele Kruz Topic-eko alor pedagogikoaren arduradunak «Aldaketa Klimatikoa eta Gazteak» Stop Motion lehiaketa aurkeztu berri dute. Honen helburua da gazteek aldaketa klimatikoari buruz hausnarketa egitea. 14-17 urte bitarteko pertsona guztiek parte haz dezakete lehiaketan.
Bideoak egiteko teknika Stop-Motion izango da eta Instagram da aukeratu den plataforma. Parte hartzeko @aldaketaklimatikoagipuzkoan instagram-orriari jarraitu behar zaio, #stopmotionlehiaketa traola gehitu, eta gutxienez 3 lagun etiketatu. Musika edota irudiak erabiltzen badira, copyleft lizentzia dutenak edo norberak sortutakoak erabiltzea gomendatzen da. Bideoak igotzeko azken eguna abenduaren 31 da. 5 bideo aurkeztu daitezke pertsona bakoitzeko eta, gehienez, minutu bateko iraupena izan behar dute.
Epaimahaia osatuko dute Topic-eko Hezkuntza Departamentuko aditu batek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saileko diputatuak eta zuzendariak eta, ikus-entzunezko gaietan aditua den pertsona batek. Sari-banaketa urtarrilaren amaieran egingo da Tolosako Topic-en, eta 2 sari banatuko dira:
- Epaimahaiaren saria: Ipad bat
- Jarraitzaileen saria: Ipad bat (like gehien dituen saria)
Informazio gehiago eta oinarriak gipuzkoa.eus webgunean
Iturria: Gipuzkoa.eus