Atzealdea Jasangarritasunean eta lidergoan interesa duten gazteentzako Gazte Ekoliderrak programan izena emateko epea zabalik da

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa fundazioak % 80en bekatutako hezkuntza-proiektua da. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek abenduaren 2ra arteko epea dute izena emateko

2022/11/23


Gazte Ekoliderrak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bultzatutako programa da, EHU/UPVko Uda Ikastaroen (UIK) laguntzarekin. Programa honen helburua da gazteak eraldaketa sozialaren eragile aktibo bilakatzea.


18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek aukera izango dute proiektuan parte hartzeko, jasangarritasunaren ezagutzan eta lidergo eraldatzailean trebatuak izango dira eta talde-proiektu bat matxan jarriko dute ikasitakoa praktikan jartzeko.

Gazte Ekoliderrak 3 fase ditu: Trebatu, ekin eta izan:

  • Trebatu atalean, jasangarritasunaren ezagutzan sakonduko da (eko-feminismoa, kontsumo berdea eta zirkularra, eraldaketa energetikoa, bioaniztasuna, fiskalitatea eta finantza berdeak…) eta lidergotzarako dauden modu ezberdinak ikasiko dira (pertsonala, kolektiboa, eraldatzailea, elkarrizketa eta entzutea…)
  • Ekin momentuan, aurreko atalean ikasitakoa martxan jarriko da. Gazteek talde-proiektu eraldatzaile bat martxan jarriko dute, talde lidergotzaz baliatuz
  • Izan faseak proiektuari jarraipena ematen dio; helburua da parte-hartzaile bakoitza, bere bidea eginez, aldaketa sozialaren eragile aktibo bilakatzea, alegia Gazte Ekoliderra izatea

% 80en bekatutako hezkuntza-programa

Gazte Ekoliderrak formakuntzak EHU/UPVko Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) 4 ECTS kredituko balioa du. Programaren prezioa 2.130 €-koa da, baina parte-hartzaileek 390 € ordainduko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren bekari esker.

Gazte Ekoliderrak programan parte hartzeko, beharrezkoa da: 18-30 urte bitarteko gaztea izatea, elebiduna izatea (euskara ulertzea) eta 2023ko urtarrila eta ekaina bitartean egingo diren saioen % 80ra joan ahal izatea.

 

INFORMAZIO GUZTIA 

IZEN-EMATEA

 

 

Jarraitu gure sareak