Atzealdea Gazte Oporraldien 2019 deialdirako izen-ematea zabalik!

356 plaza eskainiko dira aurten, 14-17 urte bitarteko gazteentzat. Izen-ematerako epea martxoaren 13tik 25era izango da.

2019/03/12


14-17 urte arteko gaztea bazara, anima zaitez Gazte Oporraldiak izeneko udalekuetan izena ematera! Aukera paregabea ahaztezina den esperientzia bat eduki eta lagun berriak egin ahal izateko.

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak 356 plaza eskaintzen ditu guztira. Jarduera guztiak 7 eta 10 eguneko oporraldietan banatuta daude, uztailean eta abuztuan zehar. Horietatik, 250 plaza euskarazko txandetakoak izango dira. Beste 106 plaza, gaztelerazko txandetakoak izango dira.

Abenturako jarduerez gain, kulturalak eta ludikoak ere egiten dira gazte oporraldietan, esate baterako: mendi-ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak, kultura-ibilaldiak.

Ez pentsatu asko eta anima zaitez esperientzia hau bizitzera! “Gazte Oporraldiak” programari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu hemen sakatu.