Atzealdea Gazte-txartel berria doan izango da

Deskontuez gain, aterpekide txartel gisa balioko du munduan zehar banatuta dauden 4.000 instalaziotan

2019/12/03


Gazteentzako diren beste txartelak ez bezala, Gazte-txartela Europan homologatuta dagoen bakarra da Euskadin. Horregatik, Gazte-txartela duten gazteek, eskaintzen dizkien abantailaz gozatzeaz gain, gainerako autonomia-erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelenak ere balia ditzakete.

 

Zer eskaintzen du Gazte-txartela programak?

Gazte-txartelak gazteentzako jardueraren barruan abantailak eskaintzen ditu, hainbat modalitateren bidez:

 

•             Gazte-txartelaren packa.

•             Zozketak eta lehiaketak.

•             Bidaia-asegurua.

•             Abantailak Euskaditik kanpo.

 

Nork eskura dezake Gazte-txartela?

Gazte-txartela eskuratzeko nahikoa da 14-29 urte izatea eta Euskadin erroldatuta egotea, nahiz eta beste autonomia-erkidego batetik edo atzerritik etorria izan.

 

Informazio gehiago hemen!

 

Iturria: Gazte Aukera