Atzealdea GazteARTEan beka: Haur, nerabe edota gazteei buruzko ikerketa edo ekintzak garatzeko ekimena

35 urte baino gutxiagoko gazteentzako beka da, 8000 €ko saria duena.

2019/06/03


Irungo Udaleko Gazteria Sailak bigarren edizioa aurkeztu du. 35 urteko gazteei zuzendutako ekimena da eta bi helburu nagusi ditu; batetik, gazteak motibatu eta laguntzea ikertzailetza-lanak egin ditzaten eta, bestetik, Udalaren eta gazteen arteko harremana indartzea, lankidetza horizontalean eta parekatuan oinarrituta. Esperimentazioa xede duen proiektua da, gazteen autonomia, sortzailetza eta ekintzailetza bultzatu nahi dituena.

Bekak 8000 €ko ordain saria du eta pertsona hautatuak 8 hilabeteko lan-epea du ikerketa-proiektua burutu eta aurkezteko. Banaka edo taldean parte hartu daiteke eta beharrezkoa da aurkezten den edo diren pertsonak/ek unibertsitate-gradua edo lizentziatura amaituta izatea.

Eskaera egiteko epeaz gain, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute interesatuek:

  • Ikerkuntza-proiektuaren txosten-laburpena (gehienez 15 orri); bertan azaldu beharko dituzte izenburua, ikerketa-kontzeptua eta gaia, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, helburuak, metodologia, kronograma eta baliabideak.
  • Testu-memoriaz gainera, bereziki baloratuko da proposamenari laguntzen dion ikusizko material oro (irudiak, bideoak, eta edozein motatako material erantsia).
  • Titulazioa (fotokopia), harremanetarako datuak, NANaren edo AIZren fotokopia eta eskatzailearen curriculum labur bat.

Eskaerak fisikoki edo online bidez aurkeztu daitezke:

  • Irungo Udalaren aurrean, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren bitartez.
  • Eskaera elektronikoki aurkezteko, eskaera sinatu beharko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitako sinadura elektronikorako sistemaren bat erabiliz (DNIe, IZENPE edo FNMTren ziurtagiri elektronikoak, IrunTxartela…).

Izena emateko epea ekainaren 28an amaituko da. Kontaktua Gazteria@irun.org helbidean.

Deialdia ikusi