Atzealdea Gazteen artean euskararen aldeko motibazioa landuko dute unibertsitateek eta Foru Aldundiak elkarlanean

Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz, ikasleen artean euskararen aldeko motibazioa lantzeko konpromisoa hartu dute gaur lurraldeko lau unibertsitate nagusietako arduradunek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

2019/02/11


 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea (MU) eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, partaidetza-ekitaldiak antolatuko dituzte, euskararen inguruko bizipenen esperientziaz hausnarketa eta eztabaida eragiteko helburuarekin.

 

Hitzarmenaren arabera, ikasturte bakoitzerako gai edo eduki zehatz bat izango du programak, unibertsitateek era koordinatuan landu eta jorratuko dutena, bakoitzak bere ardurapeko esparruko ekitaldietan.

 

Berria: gipuzkoa.eus