Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak literatura eta garraioa batzen dituen “Literatura martxan” lehiaketa abian jarri du
2022/04/07
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin elkarlanean, Literatura martxan lehiaketa abiarazi dute. Bi sailek sormen literarioa sustatu nahi dute Gipuzkoako garraio-sare publikoko autobusetan.
Lehiaketak bi modalitate ditu: mikrokontakizunak eta poesia. Lanak originalak eta argitaragabeak izango dira, EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dira (euskaraz edo gaztelaniaz). Ez hori bakarrik, edozein modalitatetan aurkeztutako lanek "Bidaia" hitza izan beharko dute. Lehenengo modalitatean, testuek 200 karaktere izango dituzte gutxienez eta 1.200 karaktere gehienez, espazio eta guzti. Bigarren modalitatean, aldiz, poemek 3 bertso izango dituzte gutxienez, eta 30 gehienez, haikuaren metrika kontuan hartu edo ez. Parte-hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu.
Gipuzkoako garraio-sare publikoaren erabiltzaile den 18 urtetik gorako edozein gaztek parte har dezake lehiaketan, baldin eta MUGI, Lurraldebus edo noizbehinkako garraio-txartelaren eramailea dela egiaztatzeko modurik badu.
Horretarako, 2022ko martxoaren 21etik apirilaren 23ra arte sorkuntzak aurkeztu daitezke, modu hauetako batean:
literaturamartxan@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz, honako hauek erantsita:
Obra, izenburuan kategoria eta titulua zehaztuz (adib.: mikrokontakizuna_esnatzea).
Parte-hartzailearen garraio-titulua (MUGI edo Lurrraldebus izenduna, txartel anonimoaren kodea edo noizbehinkako garraio-titulua).
Parte-hartzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, helbidea, telefono-zenbakia eta obraren izenburua).
Edozein sail antolatzaileren Facebook eta Twitter sare sozialen bidez:
#LiteraturaSobreRuedas edo #LiteraturaMartxan traola erabiliz eta @GipuzkoaKultura edo @MugikortasunGip kontuak aipatuz.
Aukeratutako sare sozialean argitaratzeko esteka, edo obra erantsita, izenburuan honako hau adierazita: Izenburuan kategoria eta obraren izenburua (adib. mikrorelato_despertares).
Garraio-titulua duen fitxategia (MUGI edo Lurrraldebus txartel izenduna, Txartel anonimoa edo noizbehinkako garraio-titulua).
Parte-hartzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, helbidea, telefono-zenbakia eta lanaren izenburua).
Modalitate bakoitzak bi sari izango ditu:
Sari-banaketa apirilaren 28an egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian ekitaldi pribatua egingo da eta derrigorrezkoa da saridunak bertaratzea. Sariak ezin izango dira inolaz ere eskudiruarekin trukatu.
Jarraitu gure sareak