Atzealdea Haurren eta nerabeen iritziaren barometroa 2019

UNICEFen 2019ko Haur eta Nerabeen Iritziaren Barometroak aurten Itunaren 30. Urteurrenarekin batera dator, eta 8.500 haur baino gehiagoren iritziak eta kezkak jasotzen ditu.

2019/12/10


Barometroa Estatu osoko 133 ikastetxetan 11 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteri egindako inkesta baten emaitza da. Gainera, haien kezka eta interesak hobeto ezagutzeko, eztabaida-taldeak osatu dira Estatuko leku desberdinetan Haur eta Nerabeen Partaidetza Kontseiluetan normalean parte hartzen duten 75 haurrekin.

 

 

Kezka nagusiak:

  • Genero-desberdintasunak eta indarkeria, terrorismoarekin batera
  • Muturreko pobrezia
  • Arrazismoa
  • Desberdintasun ekonomikoak eta ingurumenaren hondamena

Haur eta nerabe horien iritziz, gizarteak ez die ematen garrantzi bera beraientzat oso garrantzitsuak diren gaiei, esate baterako, hezkuntzari eta prestakuntzari; eta aldiz, lehentasuna ematen die politikari eta ekonomiari, haurrek oso gaizki baloratutako alderdiak izanik biak. Gainera, mesfidantza handia erakusten dute gobernu-erakundeekiko eta ordezkari politikoenganako (zenbat eta zaharrago, mesfidantza handiagoa, eta batez ere estatu-mailan, udal-mailan baino gehiago).

Barometroak beste datu batzuk ere biltzen ditu, hala nola, haurrek herritar gisa duten inplikazioari buruz, edo zorionari eta bizi-kalitateari buruz.

ITURRIA: GSIA