Atzealdea Haurren Hirien V. BiIltzarra

“Haurrak eta nerabeak aldaketa-eragile gisa” da 2019ko azaroaren 25ean eta 26an Madrilen izango den Biltzarraren lema.

2019/11/05


 

2019a oso garrantzitsua da Haurren Eskubideen Hitzarmenarentzat, 30 urte betetzen dituelako. Testuinguru horretan, Haurren Hiriak-ek bi urtean behingo hitzordu hau baliatu nahi du haurrek entzunak izateko, beren iritziak kontuan hartuak izateko, azken batean, parte hartzeko duten eskubidea ikusgai egin eta hausnartzeko.

 

Haurren Hiriak ekimenak bultzatzen duen eragile nagusietako bat da, hain zuzen ere, eskubide hori. Horretarako, besteak beste, haur eta nerabeek parte hartzeko organo edo kontseiluen sorrera sustatzen da toki mailan, aurrekontuez eta udal bakoitzean erabakiak hartzen dituztenekin hitz egiteko mekanismoez hornituta.

Tokiko gobernuek onartzen dituzten espazioak dira eta bertan haurrek, inolako bereizkeriarik gabe, erabili egiten dituzte, besteak beste, entzunak izateko eta beren iritziak kontuan hartuak izateko eskubidea, informazio lagunkoia eskuratzeko eskubidea eta elkartzekoa.

 

+ INFO