Atzealdea HEBE proiektua, gazteen ahalduntzeari buruz

Proiektu honen ardatza gazteen ahalduntzeari buruzko ikerketa bat da, eta gazteria-esparruko hezitzaileen eta profesionalen ikuspegitik garatzen da.

2019/10/28


Ikerketa Universitat de Girona-k zuzentzen du, baina bertan beste lau unibertsitatek ere parte hartzen dute: Universitat Autònoma de Barcelona, Universidad de Barcelona, Universidad Pompeu Fabra eta Universidad Autónoma de Madrid.

Ikerketaren ardatza gazteen ahalduntzea da eta gaur egun Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak finantzatzen du, “Gizartearen Erronkak 2017” Estatuko I+G+b programaren bitartez. HEBE proiektua 2014an hasi zen, gazteak ahalduntzeko espazioak, prozesuak eta uneak aztertzeko.

Egitasmoaren web-orrian proiektu orokorrari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Web honetan, gazteen ahalduntzeari buruzko albisteez agin, gai honi buruzko material interesgarriak biltzen dituzte (artikuluak, tesiak, liburuak…).