Atzealdea Hizkuntza Eskola Ofiziala: Matrikula librea

Hizkuntza maila batean agiria eskuratzeko egin beharreko azterketaren matrikula-deialdia otsailaren 4tik 20ra luzatuko da

2019/02/12


Matrikula egiteko baldintzak honako hauek dira:

  • Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete, edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko.
  • Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango.
  • Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean.
  • Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango.
  • Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean

Deialdiaren oinarriak ikusi.