Atzealdea Hizkuntza Eskola Ofizialak 2019-2020 ikasturterako matrikula egutegia argitaratu du

Matrikula eskaera irailaren 1etik 18ra egin ahal izango da

2019/08/29


Hizkuntza Eskola Ofizialak 2019-2020 ikasturterako matrikula egutegia argitaratu berri du. Aurtengo deialdian, matrikula eskaera irailaren 1etik 18ra egin ahal izango da, 13:00ak arte. Izen-ematea edonork egin dezake, bai aurreko ikasturtean ikasle ofizialak izan direnak, bai pertsona berriak ere.

Matrikula eskaera honako helbidean egin ahal izango da. Zein mailatan matrikulatu zalantzan izanez gero, mailaketa probak egitea komenigarria da. Probak hizkuntza-eskolako webgunean edo hemen aurki daitezke.

Proba egin ondoren, bertan gomendio batzuk azalduko dira: maila beheragoko edo goragoko proba egin, edo zein mailatan egin behar den eskaera.