Atzealdea Indarkeria Birala, ingurune digitaleko haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren analisia

Save The Children erakundeak txosten bat argitaratu du haurrak hezkuntza onuragarri baten bitartez ahalduntzeko. Bertan, haurrek teknologia eta gailu elektronikoak erabiltzean topa ditzaketen indarkeria-motak lantzen dira.

2019/07/09


Txostenak haur eta nerabeek ingurune digitalean jasaten duten indarkeriaren gaia lantzen da: izan daitezkeen arrisku-faktoreak eta horrelako indarkeriak pairatzearen ondorioak.

Azterketa honen arabera, garrantzitsua da eremu birtualean modu onuragarrian sakontzea, haurrak babesten laguntzeko. Gizartea teknologien inguruko indarkeriaren aurrean sentsibilizatzeko, informatzen hasi behar dugu eta, ondoren, ulertu.

Txostenaren amaieran gazte, familia eta profesionalentzako  hainbat gomendio bildu dira, guztiek haurren kontrako indarkeriari aurre egiten parte hartu ahal izan dezaten.

Hona hemen gomendio horietako batzuk:

• Haurrek eta nerabeek Internet erabiltzen dutelako ez asaldatu eta ez gaitzetsi.

• IKTen bitartez helduen eta adingabeen artean izaten diren elkarreragin egokiei eta desegokiei buruz sentsibilizatu.

• Indarkeria justifikatzen edo sustatzen duten sinesmen okerrak indartzen dituzten ekoizpen komertzial edota artistikoak berriz aztertu.

• Komunikabideetan, argitalpenetan, etab. haurrek (batez ere neskek) jasaten duten hipersexualizazioaz hausnartu.

• Haurren eta nerabeen kezka emozionalak baloratu, offline laguntza eta online bide-laguntza eskainiz.

• Haurren eta nerabeen intimitatea eta pribatutasunerako eta garapenerako eskubidea errespetatu.

 

 

 

 

 

 

 

 

TXOSTENA: VIOLENCIA VIRAL [PDF]