Atzealdea Izango Zara 2019: Beken eta laguntzen programa gazteen prestakuntza espezializatua osatzeko

Gazteen bikaintasuna sustatu nahi da kultura, musika, historia, turismoa, ondarea, auzolana, lankidetza, eta abarren esparruetan

2019/05/15


Gazte zara eta talentua duzu? Izena eman Izango Zara beketan. Gipuzkoako Aldundiak jarrera ekintzailea, sortzailea duten gazteak bilatzen ditu, jakin-mina dutenak, beraien proiektu bat sortu edo garatu nahi dutenak, ikerketan ibilbidea egin edo proiektu kolektibo bat aurrera eraman nahi dutenak.

Orokorrean, deialdia honetara aurkeztu daitezke 16 eta 31 urte bitarteko gazteak (Labore bekaren kasuan, 35 urte arte).

 

Izango Zara: 2019ko spot-a.

 

Hauek dira, zehazki, eremu bakoitzean banatuko diren bekak.

Kultura eta Arteak:

  • Arkitektura: Hobekuntza instrumentu edo ahots interpretazio, zuzendaritza edo konposizioaren alorrean.
  • Arte Dramatikoa: Hobekuntza antzezte-teknikan edo zuzendaritzan.
  • Dantza: Hobekuntza dantza klasikoan, garaikidean edo koreografian.
  • Diseinua eta moda: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.
  • Ikus Arteak: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.
  • Labore Beka: Beka hau artistentzat da, Gipuzkoako museoetan site specific izaerako arte sorkuntza proiektuak sortu eta gauzatzeko.
  • Musika: Hobekuntza instrumentu- edo ahots-interpretazioaren, zuzendaritzaren edo konposizioaren alorrean.
  • Elias Querejeta Zine Eskola: Hiru beka EQZEko ikastaroetako batean matrikulatzeko: Artxiboa eta filmak babestea, Ikus-entzunezkoen Komisariotza eta Sorkuntza zinematografikoa.

Nicanor Zabaleta Beka: Beka hau 26 urte bete ez dituzten pertsonentzat da. Biolin, biola, biolontxelo, harpa edo kontrabaxuko bakarlari gisa espezializazio-ikasketak egiteko, dedikazio profesionaleko musikariak beharrezkoa duen prestakuntza bideratzea du helburu.

Jose Ignacio Tellechea Beka: Beka honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoari buruzko ikerketa historikoak egitea, eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrak kudeatzen du.

Turismoa: Honako gai hauei buruzko azterlanak onartuko dira: planifikazio turistikoari eta lurralde orekari buruzko ikerketa; produktu eta baliabide berriak garatzea eta beren balioa azpimarratzea; turismoa eta iraunkortasuna hiru alderditatik aztertuta, hau da, ekonomikoa, ingurumena eta gizartea; turismo arduratsua eta turismoaren eragina.

Proiektu solidarioak: Parte-hartzaileek elkartasun balioak sendotzea eta garatzea da xedea, beste kultura batzuetan eta bestelako testuinguru sozial eta ekonomikoetan bizi izandako esperientzien bidez, baita balio horiek gure gizartean zabaltzeko konpromisoa hartzea ere.

•  Gazteak Auzolanean: Laguntza-lerro honen helburu orokorra da Gipuzkoako gazteei beren ingurunea inplikatzen duen proiektu kolektiboak garatzen laguntzea, interes publikoko eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzearren.

Ondare etnografikoa: Ondare etnografikoaren eremuan, bereziki bildumen dokumentazioaren alorrean, prestakuntza-praktikak, izaera teoriko zein praktikokoak, Gordailuan.

Eskaerak aurkezteko epea hasi da eta, deialdien arabera, era ezberdinean luzatuko da (betiere, 2-3 asteko tartea).

Sakatu hemen informazio gehiago eskuratu nahi baduzu.

 

2018ko talentuen bideo-esperientziak