Atzealdea Lan-eskaintza: Oñatiko udalekuetan zaintza-zerbitzua eramateko hezitzailea behar da

Hautatutako pertsonak uztailaren 1etik 27ra lan egingo du. Lanposturako hautagaitzak ekainaren 15era arte jasoko dira.

2019/06/07


Oñatiko udalekuak zaintza-zerbitzua eramateko hezitzaile bat behar du. Hautatutako pertsonak, uztailaren 1etik 27ra egingo du lan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:15etik 10:00etara.

Hauek dira zehazki lanpostuaren ezaugarriak:

  • 3-12 urte bitarteko haurrekin harremana sortu.
  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.

Kontuan hartuko da:

  • Oñatikoa izatea.
  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Antzeko lanean eskarmentua izatea.
  • Hezkuntzarekin lotutako ikasketak.

Interesatuek kultura@txatxilipurdi.com helbidera bidali dezakete curriculuma, ekainaren 15era arte. Hautaketa-prozesua ekainaren 17tik 21era burutuko da.