Atzealdea Gazteentzako enplegu-baliabideen mapa

Injuve, Gazteria Institutua, autonomia-erkidegoetako gazteria-erakundeekin eta beste entitate batzuekin lankidetzan, gazteentzako enplegu-baliabideen mapa bat egiten hasi da, eta datorren ekainean argitaratuko du.

2020/02/24


Ekimen honen helburua da gazteei enplegua bilatzen lagundu diezaieketen baliabideak eta lan-orientazioko zerbitzuen ikuspegi geolokalizatua jaso eta erakustea. Mapak harremanetarako datu nagusiak bilduko ditu.

Tresna hau lantzeko, lehen eskuko informazioa bilatuko da, entitateekin banan bana harremanetan jarriz, eta enplegu-orientazioko programak garatzen dituzten zerbitzuen datu guztiak lortuz, estatu, autonomia eta toki mailan. Emaitza “aktiboen mapa” oso eta zorrotz bat izatea espero da.

Gazteentzako enplegu-baliabideen mapa lantzeko prozesurako gazte-bitartekariak dituzte autonomia-erkidego bakoitzean; eta laguntza eskatzen dute baliabideak lokalizatzeko eta, era horretan, gazte guztientzako mapa baliagarri eta praktiko bat lortzeko.

 

ITURRIA: INJUVE