Atzealdea Martxan da Martx up! Donostian gazteen proiektuak garatzeko programa

18 eta 30 urte bitarteko gazteek, uztailaren 27ra arte izango dute haien ideiak aurkezteko aukera

2022/07/12


Donostiako Udaleko Gazteria Sailak martxan jarri du “Martx up!” programaren bosgarren edizioa, hirian donostiar gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak prestatzen eta garatzen laguntzeko.

Martx up!-en helburua da gazteek hirian parte har dezaten sustatzea, Donostiako eragile aktibo eta sortzaile bilakatzeko duten gaitasun berritzailea bultzatuz. Bosgarren urtez jarraian bueltan da gazteen eta administrazioaren arteko elkarlana eta elkar sorkuntza funtsezkoak dituen programa.

 

Parte hartzeko baldintzak

18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Horretarako, 2-4 pertsonako taldeak proiektua garatu eta prestatu beharko du, eta taldekideetako bat gutxienez donostiarra izan behar da. Parte-hartzaile guztiek konpromisoa adierazi behar dute gauzatuko diren dinamika, saio eta prestakuntzetan parte hartzeko. Garrantzitsuak izango dira, halaber, jarrera aktiboak, parte-hartzaileak, eraikitzaileak, parekideak eta euskaldunak.

Proiektuaren jarduera-eremua librea da, beti ere generoarekiko, arrazarekiko eta besteekiko baztertzailea ez bada. Aurkezten diren ideak bi ezaugarri bete beharko dituzte:

- Garapen-eremua Donostian izango da
- Donostia hobetzeko eta biztanleriaren ongizatearen onurarako izango dira


Programaren faseak

  1. Izen-ematea eta ideiaren aurkezpena: uztailaren 27ra arte webgunean
  2. Proiektuen hautaketa: irailean zehar
  3. Formakuntza-saioak eta proiektuen garapena: lau formakuntza-saio proiektua egiten laguntzeko, garapen-prozesuak irauten dituen lau hilabetean zehar
  4. Segimenduko tutorizazioak: hilabetean behin aurrera egiten laguntzeko eta formakuntzetan ikasitakoa praktikan jartzeko
  5. Proiektuaren aurkezpena: 2023ko urtarrilean

 

 

INFORMAZIO GUZTIA

OINARRIAK

 

 

Jarraitu gure sareak