Atzealdea Martxoak 23: HITZegiten, eztabaida eta sentsibilizaziorako topagunea

TREBA, Gazteria Zuzendaritzak antolatutako prestakuntza-eskaintzaren barnean dago HITZegiten topagunea.

2021/03/10


TREBA GAZTEAK prestakuntza eskaintza

TREBA gazteak: Gazteria Zuzendaritzak antolatutako prestakuntza-eskaintza da. Eskaintzak 4 eremu hartzen ditu bere baitan: Gazteria-arloko profesionalak, gazteak (bere helburua Gipuzkoako gazte bakoitzaren balizko hezkuntza-hutsuneak betetzea da), gurasoak eta HITZegiten solasaldiak (Haur, nerabe eta gazteen beharrekin lotutako gaiei buruzko eztabaida eta sentsibilizaziorako topagunea).

HITZegiten

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eztabaidarako eta sentsibilizaziorako topagune bat jarri du abian haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko arduradun politiko eta teknikoentzat nahiz gizarte osoarentzat. Espazio honen helburua da haurren, nerabeen eta gazteen beharrei lotutako gaiez elkarrekin hausnartzea, betiere, sustapenaren ikuspegitik.

Azaroaren 20a, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren Nazioarteko Eguna, aitzakia hartuta egin zen HITZegiten topagunearen lehen saioa. Orain, bigarren saioa antolatu da eta nerabeak izango ditu hizpide: Nerabeak komunitateko kide: Zer presentzia dute? Zer erantzun jasotzen dituzte?

 

Goizeko saioa

 

Lehenengo saioa goizean izango da, 10:00etatik 12:00etara, Gaztematika sareko profesional eta partaideentzat. Bertan,  nerabeek pandemiaren ondorioz bizi duten egoerari buruz arituko dira adituak: egoera nola daramaten eta bizi dituzten mugak erakundeok nola konpentsa ditzakegun.

Saioko hizlaria Carles Feixa Pàmpols gizarte-antropologoa izango da. Doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean eta honoris causa Manizalesko Unibertsitatean (Kolonbia). Gazte-kulturen ikerketan espezializatua, Katalunia eta Mexikon ikerketak egin ditu. Bere liburuen artean aipatzekoak dira De jóvenes, bandas y tribus (Bartzelona, Ariel, 1998, 5. arg. 2012), Global Youth? (London & New York, Routledge, 2006), Youth, Space and Time (Boston & Leiden, Brill, 2016) eta Adolescentes confinad@s: La juventud en la era viral (NED, 2020).

Aurkezpena eta dinamizazioa, ostera, gaian trebatuta dagoen Ainhoa Martín Blázquez-ek egingo du. Gizarte-hezitzailea da Ainhoa, nerabeekin lan egin du ingurune irekian egiten diren gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeko hainbat programatan (Kale Heziketa, 2000-2016) eta irakasle elkartua izan da EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia Graduko ikasketetan (2011-2019).

Saioaren formatua birtuala izango da.

 

Arratsaldeko saioa

Arratsaldeko saioa, 19:00etatik 20:30era izango da, publiko guztiarentzat, eta hemen ere COVID-19arekin nerabeek bizi duten egoera izango da mintzagai.

Saio honetan ere, Carles Feixa eta Ainhoa Martín izango dira hizlari eta dinamizatzaileak. Bigarren saio honen formatua ere birtuala izango da, eta honako formulario honetan eman daiteke izena martxoaren 21era arte:

ARRATSALDEKO HITZALDIAN IZENA EMAN

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

Jarraitu gure sareak