Atzealdea Martxoaren 9an ospatuko da Donostiako Kursaal-ean #Geure ekimenaren amaiera ekitaldia

Bertan izango dira azken aste hauetan zehar Instagram-en bidez parte hartu duten euskal influencerrak

2019/03/06


Datorren larunbatean ospatuko da Donostiako Kursaal aretoan  #Geure kanpainaren amaiera ekitaldia. Bertan parte hartuko dute kanpainari atxiki zaizkion aurpegi gehienek (Asier Illarramendi futbolaria, Izaro kantaria, Twin Meldody ahizpak, Aritz Aranburu surflaria, Nerea Alias aurkezlea, Miren Arrieta aktorea, eta Oihan Vega DJa) eta aukera emango du gazteekin partekatzeko aurreko asteetan Instagram-en bidez jasotako mezuak eta komentarioak. Bide batez, hau guztia, baliagarria izango da mezu hau indartzeko: berdintasuna da belaunaldi gazteenek aurrean duten erronkarik handienetako bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak otsailaren 13an jarri zuen abian #Geure izeneko ekimena, berdintasunari buruzko elkarrizketa sustatzeko Gipuzkoan bizi diren 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean, zenbait euskal aurpegi ezagunek lagunduta.

Zergatik? Desberdintasuna ulertzeak kezkatzen gaituelako, eta berdintasuna lortzearen alde lan egiteak motibatzen gaituelako.

Hargatik. Zergatik? Guk, Gipuzkoako gazteok, geure etorkizunean eragin nahi dugulako.

 

Nerea Alias

Aurkezlea.

Aritz Aranburu

Surflaria.

Miren Arrieta (Ane)

Aktorea.

Asier Ilarramedi

Futbolaria.

 

Izaro

Abeslari eta gitarrista.

 

Twin Melody

Abeslariak.

 

Oihan Vega

Aurkezlea eta DJ.