Atzealdea Online ikastaroa: Adingabeak eta Internet, arriskuak eta nortasun digitala

Ikastaroaren helburua da familiek edo nerabeekin lan egiten duten profesionalek errealitate digitala ezagutzea eta arriskuen prebentziorako bitartekaritza-estrategiak barneratzea eta erabilera segurua bermatzeko estrategiak garatzeko gidalerroak eskaintzea.

2019/03/11


UEU-K “Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala” online ikastaroa antolatu du.

Ikastaroaren helburu zehatzak:

  • Adingabeen errealitate digitala ezagutzea.
  • Interneteko arriskuen ondorioak aztertzea.
  • Nortasun digitala zaintzearen garrantziaz jabe izatea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lana, elkar eragina eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Ikastaroaren datuak:

  • Hasiera-data: 2019(e)ko maiatzaren 6a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko maiatzaren 27a
  • Izaera: Online
  • Ordu-kopurua: 12 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko martxoaren 28a
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €