Atzealdea Parte hartu Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako argazki-lehiaketan!

Bertan jasoko diren lanek Foru Aldundiaren 2021eko egutegia osatuko dute eta 4.000 euro banatuko dira saritan

2020/08/28


Egutegia Argazki Lehiaketa abian da; aurtengoa 4. edizioa da eta aukeratutako gaia “Turismoa Gipuzkoan” izan da. Argazki irabazlea Gipuzkoako Foru Aldundiaren datorren egutegiko azala izango da.

 

Gipuzkoa Passport

COVID-19-ak sortutako egoera dela eta aisialdi ohitura berriak ari dira indartzen gizartean, baita beste turismoa egiteko modu bat ere: gertuko lekuak ezagutu edo bisitatzeko aukera indartzen ari da. Bide honetan sortu da Gipuzkoa Passport kanpaina, ezohiko uda honetan, herritarrak Gipuzkoako txokoak ezagutzera gonbidatzen duena.

 

Egutegia 2021

 

Argazki lehiaketaren gaiak estrategia honekin bat egin nahi du; Gipuzkoako postalik ederrenak 2021eko egutegian bilduz.

 

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte eta izen-ematea doakoa da. Argazkiak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte partaideek eta hainbat sari banatuko dituzte: sari nagusia 1.000 eurokoa izango da eta argazki irabazlea egutegiko azala izango da. Bestetik, edizio inprimatuaren 12 finalistek 250 euroko saria jasoko dute.

Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, originalak eta lehenagotik argitaratu gabeak. Argazkiak TIFF edo JPEG formatuan aurkeztuko dira (horizontalean) eta zuri-beltzean nahiz koloretan aurkezteko aukera dago.

 

Parte hartzeko modu desberdinak daude:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunearen bitartez 
  • Facebook orriaren bitartez ere egin ahal izango da eta parte-hartzaileek bertara igo beharko dute beraien argazkia eta beraien datuak bete (IV. Argazki lehiaketa).
  • Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez ere parte hartzeko aukera egongo da #TurismoaGipuzkoan traola erabiliz.

 

Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariz osatutako batzordea izango da argazkirik onenak aukeratzeaz arduratuko direnak. Argazkien kalitate artistikoa, lanen teknika eta lehiaketaren gaiarekin harremana izatea dira batzorde honek kontuan hartuko dituen ezaugarrietako batzuk.

 

Urrian emango da irabazleen berri, eta hilabete horretan bertan egingo da sari banaketa. Bestalde, erakusketa bat egingo da Gipuzkoako Foru Aldundian abenduan. Urtero bezala, abenduaren 21ean egingo da egutegi inprimatuen banaketa, iaz 10.000 aletik gora banatu ziren eta 651 lan aurkeztu ziren denera.

 

Informazio gehiago eta oinarriak, hemen!