Atzealdea

Tokiko gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko dirulaguntzak

Nortasun juridiko propioa duen EAEko edozein toki-erakundeentzat da deialdia, eta 290.000 euroko diru kopurua du

2021·07·08


Deialdiaren honen xedea da gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetu daitezen dirulaguntzak banatzea.

 

Legearen arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko nortasun juridikoa duten toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzok. Udalaz gaindiko erakunde horiek bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dituzte, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, beraien ekimenak dagokien jardun-eremuaren baitan aurrera eramateko.

 

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita (2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne).

 

Informazio gehiago eta tramitazioa

 

 

 

Jarraitu gure sareak