Atzealdea Martxan da TREBA gurasoak 2021-22 eskaintza

Guztira 20 hitzaldi eta tailer baino gehiago aurreikusi dira Gipuzkoako udalerri desberdinetan.

2021/11/24


TREBA gurasoak programaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboa helburu duen eskaintza pedagogikoa garatu du, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer antolatuta. Ikusi katalogoa hemen

Lehendabizi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sustapen-zerbitzuen laguntzarekin, Gipuzkoako guraso eta hezkuntza-eragileen (guraso-elkarte, hezitzaile…) eskura jarri zuen TREBA Gurasoak prestakuntza-jardueren katalogoa. Guraso eta hezitzaileen proposamen eta eskaerak udalerrietako teknikarien bitartez jaso ostean, Aldundiak horiek aztertu eta 2021/22 ikasturterako programazioa garatu du.

 

Treba gurasoak 2021/22

Aurtengo programazioak gai desberdinei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer aurreikusten ditu, doakoak eta aurrez aurrekoak izango direnak. Hitzaldiak sentsibilizazio eta hausnarketarako ordu eta erdiko saioak izango dira. Bertan, parte-hartzaileek haur eta nerabeekin jarduteko gako txikiak jasoko dituzte. Tailerretan, aldiz, hitzaldietan garatutako gaietan sakontzeko aukera izango dute, teoria eta praktika uztartuz. Jarduera hauek guztiak gaiaren eta hartzailearen (haurren edota nerabeen guraso eta hezitzaileak) arabera bereiziko dira, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira.

 

Non Titulua Data Ordua Hartzailea Hizkuntza
Zegama HITZALDIA: Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua Azaroak 24 17:00 - 18:30 Haurren gurasoentzat Euskaraz
Zarautz. Orokieta herri eskola HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak Azaroak 30 18:30 - 20:00 Nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Beasain. Igartzako jauregia HITZALDIA: Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua  Abenduak 1 17:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Lasarte-Oria. Oriarte institutua, Landaberri (REM) eraikina HITZALDIA: Sustantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? Abenduak 1 18:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Hernani. Udaletxeko areto nagusia HITZALDIA: Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua Abenduak 2 18:30 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Urnieta. Lekaio kultur etxea HITZALDIA: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean Abenduak 15 17:00-18:30 Haur eta nerabeen gurasoentzat Erderaz
Orendain. Udaletxeko areto nagusia HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak Abenduak 18 11:00-13:00 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz
Tolosa HITZALDIA: Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua Abenduak 20 17:30 Haur eta nerabeen gurasoentzat Euskaraz

 

 

Jarraitu gure sareak