Atzealdea TXOSTENA: “Jóvenes, ocio y TIC”

Centro Reina Sofía eta Fundación de Ayunda a la Drogadicción erakundeek Jóvenes, ocio y TIC. Una mirada a la estructura vital de la juventud desde los referentes del tiempo libre y las tecnologías txostena aurkeztu dute.

2020/01/10


Txosten honetan aztertzen da IKTak gazteen aisia-eremuetan indarrez nola sartu diren eta horrek guztiak esparru horren egituran, jardueretan eta bizipenetan zein ondorio eragin dituen.

Txostena 15 eta 29 urte bitarteko 2.000 gazteri egindako inkesta batean eta adin horretako gazte-taldeekin egindako partaidetza-tailerretan erabili diren diskurtsoetan oinarritu da.

Astialdia eta aisia izatea da gazteen balioen hierarkian nagusitzen diren lehentasunetako batera familiarekin, lagunekin edota lanarekin batera. Beraz, modu batera zein bestera, bizitzako itxaropenen konfigurazioan parte hartzen du, gazteen adostasun maila handiarekin.

Hala, lau gaztetik hiru baino gehiagorentzat (% 75,6) ausua “oso edo nahiko garrantzitsua da” bizitzan. Garrantzi-maila handi horri (% 75 eta 85 artean) eusten zaio 1994tik egindako ikerketa desberdinetan.

 

Sare sozialak

Astialdian sare sozialek duten garrantzia, eta aisiako denbora besteekin harremanetan izateko dela ulertzen dutela nabarmena da IKTek errazten dituzten aisiaren alderdiei buruz galdetzen zaienean.

Era horretan, “nahikoa edo asko” adierazterakoan, gehien aipatzen duten faktorea da “jende gehiago ezagutzea” (% 57), ondoren, “aisian egiten dudana partekatu ahal izatea” (% 56,9) eta, aterago, “gehiago ligatzea” (% 36,7). Ehuneko horiek, gainera, are handiagoak izaten dira gazteenengan.

Iturria: adolescenciayjuventud.org