Atzealdea UDABIZI 2020: Udako ekintzak eta lan-eskaintza argitaratzeko formularioa eskuragarri!!!

UDABIZI Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak martxan jarri duen web-orri bat da. Udabizin zure elkarte edo erakundearen udako ekintzak eta lan-eskaintzak argitaratu ditzakezu. Horretarako, nahikoa da FORMULARIOA betetzea.

2020/03/09


Udabizi plataforman Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ahal izango dituzten ekintza interesgarriak eta astialdiko lan-eskaintzak biltzen dira.

Zuen elkartean edo udalean uda honetan halako ekintzaren bat antolatuko baduzue edo begiraleak behar badituzue, informazioa hori datu-base honetan sartzera animatzen zaituztegu, osatzeko.

Hala, haurrek eta gazteek beraientzako dagoen udako eskaintza guztia bertan topatu ahal izango dute modu errazean, eta zuena ere ikusgai egongo da. Horretarako, nahikoa da datuak zuzenean sartzea web-orrian bertan topatuko duzuen formularioaren edo ondoko loturaren bitartez:

 

 

UDABIZI 2020 web-orriaren helburua da udan Gipuzkoako haur eta nerabeentzat dagoen eskaintza biltzea.

 

Ziur gaude baliabide hau zuentzat ere lagungarria izango dela; eta zuen ekarpen guztiak eskertzekoak izango dira.