- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- UDABIZI: udako aisialdiko eskaintzen bilatzailea
Atzealdea UDABIZI: udako aisialdiko eskaintzen bilatzailea
UDABIZIn bilatu daiteke Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa
2020/03/10
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak zerbitzu berri bat martxan jarri du: UDABIZI. Bertan biltzen da udan zehar Gipuzkoako haurrek eta gazteek egin ditzaketen aisialdiko ekintza interesgarriri buruzko informazioa, atal hauetan banatuta:
- Udaleku irekiak
- Udaleku itxiak eta kanpamentuak
- Auzolandegiak
- Lankidetza eta bidaia solidarioak
- Begiraleen lan-eskaintzak
Tresna berri hau oso baliagarria izango da, alde batetik, familientzat, udako ekintzak topatzeko, eta bestetik, erakundeentzat, antolatzen dituzten ekintzak zabaldu ahal izateko.
Izan uda bizi-bizia, Udabizirekin!
