2020/01/24
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak
Topaketa hauen helburua da udalerri euskaldunetako gazteak euskarari buruz sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea. Urteroko topaketa hauetan, aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarri batekin, gazteek gaiaren inguruan ahalduntze kolektiborako urratsa ematea nahi da.
14-18 urte bitarteko 50 gaztek hartuko dute parte laugarrenez antolatzen den topaketa honetan. Izena emateko epea otsailaren 19an zabalduko da (martxoaren 31 arte).
Informazio gehiago: UEMA