Atzealdea UPV/EHUk antolaturiko Udako Ikastaroen 38.edizioa abian da

Aurrez aurreko 190 ikastaro baino gehiago eskainiko dira, maiatz eta urri bitartean

2019/06/04


UPV/EHUko Uda Ikastaroek XXXVIII. edizioa ospatzen dute 2019an. Aldatzen ari den gizarte bati buruzko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskaintzen dute ikastaroek.

Aurreko 37 edizioetako ibilbide sendoari jarraiki, aurtengoak ere eduki erakargarriak proposatzen ditu, hainbat arlori loturikoak: Klima Aldaketa; Generoa, oraingoan presentzia handiagoa izango duena; edo Historia, aurten protagonismo handiagoa izango duena, nondik gatozen hobeto uler dezagun, etorkizuneko desafioei aurre egiteko. Europako Errealitatea, Euskal Kultura, Delinkuentzia Mota Berriak, Hezkuntza eta Osasuna… eztabaidarako beste gai batzuk izango dira, eta, horrekin batera, hainbat urteurrenen ospakizuna. Gai hauek guztiak, ziklo ezberdinetan banatutako ikastaroek, tailerrek, eskolek, jardunaldi profesionalek, biltzarrek, jarduera irekiek eta Online ikastaroek osatzen dute.

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena ikastaroetan, eta matrikula bi modutan egin daiteke:

  1. Online: https://admin.uik.eus/matriculation/eu esteka jarraituz edo,
  2. Matrikularen inprimakia betez eta Uda Ikastaroetako Idazkaritzari helaraziz: Emailez, uik@uik.eus helbidera. Posta arruntez: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa. Miramar Jauregia. Mirakontxa Pasalekua, 48. 20007 Donostia. Edo, udako ikastaroetako bulegoetan inprimakia entregatuz.

Kontsulta ezazu www.uik.eus webgunean ikastaroen eskaintza osoa.