Atzealdea Zabaldu da Donostiako 30. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astean gazteen epaimahairako izena emateko epea

Aurten ere gazteek osatutako epaimahai bat izango da 30. edizioa betetzen duen Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astean. 150 pertsonak osatuko dute, eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabaldu da; epea urriaren 11n amaituko da

2019/09/26


Epaimahaiko kide guztiek jasoko dituzte: 30 Beldurrezko eta Fantasiazko Astean Victoria Eugenia antzokiko emanaldietarako 2 abonu eta katalogo ofiziala.

 

Gazteen epaimahaiko kide izateko baldintza da 2019ko urriaren 25ean 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea (lehentasuna izango dute Donostian erroldatutakoek).

Epaimahairako hautatutako gazteek 2019ko urriaren 25ean Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren beldurrezko eta fantasiazko film laburrak ikusi eta dagokion bozketa egin beharko dute.

 

Beldurrezko eta Fantasiazko 30. Astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek parte hartuko dute irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan, eta “Film labur onenarentzako gazte saria” eman beharko dute.

 

Izena emateko epea 2019ko irailaren 19tik urriaren 11 arte da, eta izena ematen duten guztien artean (150 baino gehiago badira) zozketa egingo da.

 

Iturria: Donostiako Udala