Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Gipuzkoan Gazte Tour da Gipuzkoan musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa.
Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean garatzen du.
Aurten Eibar, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Irun eta Hondarribira iritsiko da programa.
Bideo honek, 2018. urtean zehar, programa antolatu zen toki ezberdinetako (Azpeitia, Arrasate, Zumarraga, Irun, Hondarribi, Eibar) unerik esanguratsuenak jasotzen ditu.
Abenduaren 15ean Gipuzkoan Gazte Tour programa Eibarrera iritsi zen. Ipurua Kiroldegian, PSK taldeak dantza masterclass bat eskaini ondoren, arratsaldean emanaldi berezia egon zen Astelena pilotalekuan, Parrapas, Bagoaz-eko protagonistak eta Twin Melody bikotea-ren eskutik. Ekitaldi amaiera, Egoitz Txurrukak “DJ Txurruk” jarri zuen.
Hondarribira heldu zen Gipuzkoan Gazte Tour programa azaroaren 24an. Jostaldi Pilotalekuan, Saydi Lubanzadio-ren danza masterclassa-ren ondoren, itsas etxean eskaini ziren kontzertuak arratsaldean. Aitor Regueiro eta Nerea Bengoetxea, hasierako gonbitatuak izanik, emanaldi nagusia, Lola Indigo taldeak eman zuen. Azkenik, Javi Laz eta Josu Rodriguez DJ-ek amaiera eman zioten jaialdiari.
Programak Irunen egin zuen geldialdia azaroaren 3an. Ficoban, Around The Corner youtuberrek azoka solidario bat antolatu zuten, eta Green Night, Maren eta DJ Markelin taldeek musika ipini zuten
Urriaren 20an Zumarragara iritsi zen Gipuzkoan Gazte Tour. Iban Garcia Youtuberrak bere ezagutzak masterclass batean partekatu zituen eta, horren ostean, arratsaldean, Ze esatek! taldeak, Trikuarri-k eta Gazteako Oihan Vegak kontzertuak eskaini zituzten.
Uztailaren 14an Arrasatera heldu zen Gipuzkoan Gazte Tour programa. Bertan, Graffiti tailer bat antolatu zen, eta horren ostean, musikaren txanda iritsi zen, Wave Banda, Shintoma eta DJ Artie Escolar-en eskutik.