Zmz? 2022-2023

 

 

Zer Moduz? Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizateari buruz duten pertzepzioaren azterlana da. 

#Zmz2023

Egitasmo hau 2022an jarri zen martxan lurraldeko 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen errealitateari buruz zegoen informazioa handitu eta zabaltzeko asmoz: Nola hautematen dute haurrek eta nerabeek beren ongizate maila? Zer neurritan uste dute euren beharrak asetzen direla? Zer kezka, interes eta proposamen dituzte?

Lehenengo fasean azterlana mugatu eta proiektua garatzeko beharrezkoak ziren tresnak sortu ondoren, datuak eta informazioa bildu ziren, inkesta eta talde-eztabaiden bidez. Gero, lortutako datuak eta informazioa aztertu, eta txostena osatu zen. Azkenik, azterlanetik ateratako materialak eta emaitzak zabaltzeko ekintzak burutu ziren.

Proiektu hau Haurren Eskubideen Hitzarmenarekin bat dator eta Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuetako 16.7 xedearekin lerrokatuta dago: ”16.7 HERRITARREN PARTE-HARTZEA. Premiei erantzuten dieten erabaki inklusiboak, partaidetzazkoak eta ordezkagarriak maila guztietan hartzen direla bermatzea.” 

 

 

Emaitzak

Honi buruz: