2021/10/21
Martxoaren 25ean egingo da AzkoitiaAzpeitiako 30. maratoi erdia, «bidea eginez» lemapean
Aurtengo helburua da lasterketa laburrean (8 km) partaideen % 50 emakumeak izatea.
Irakurri gehiagoGipuzkoa, toki on bat kirolerako. Zaila da ez topatzea gure kaleetan norbait txirrindan, korrika edo kirol instalazio batera doana, kirol poltsa bat eskutan daramala. Larunbatetan familia ugari dabil gure hiri eta herrietan, etxeko txikienak lagunduz eskola kiroletako ekimenetara. Hemen kirola egitea, antolatzea eta ikustea dugu gustoko. Kirol praktika, boluntariotza eta kirol probetara bertaratzen den jendearen estatikak, bereziki kirol proba herrikoietara, Europa mailako altuenen artean daude. Dagoeneko kirola praktikatzen baduzu maiz, toki on batean zaude, aukera desberdinez inguratua, erakunde eta pertsona ugariz inguratua, aktiboa mantentzen lagunduko zaituztena. Oraindik lortu ez baduzu ere, toki on batean zaude. Sartu webgunean eta kirol gipuzkoarrarekin hunkitu zaitez. Erraz jartzen dizugu.
Ongi etorri emakumeon mugimendura
Partida egun bat. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak. Eta harmaila jendez gainezka: gurasoak, senideak, lagunak… Presio apur bat. Oihu bakar bat. Edo aurpegiratze bat. Horietako bat nahikoa da kirolak irakaspen edo gozamen iturri izateari utz diezaion. Harmailetan kontzientzia pizteko, Eee!ntzun jaio da. Eskolarteko neurketa bakoitzaren aurreko 'haka'. Gipuzkoako haurrek ahots bateratua izan dezaten. Kirolaren benetako balioez gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Pertsona aktibo eta ez sendetarioa aldagai eta baldintza anitz askoren menpe dago. Hemen, bizitza aktiboa sustatzeko martxan jarri ditugun estrategia eta ekintzen berri ematen dizugu.
Jarduera fisiko ezak gehiago eragiten die gizarte mailan ahulenak diren pertsonei; izan ere, baliabide ekonomiko gutxien dutenek, ikasketa maila apalekoek, emakumeek, adinekoek, eta ingurune apaletan bizi direnek jarduera fisiko gutxiago egiten dute.
Talde bateko kide direla sentitzea. Laguntzea. Lankidetzan jardutea. Taldea egitea. Kirolak, osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen ditu. Gure gizartean hain garrantzitsuak diren balioak irakasten dizkie haurrei, hala nola integrazioa, elkartasuna eta errespetua.
Jolas hezi
Zestoa
Emakumezko txirrindularitza
KOZ Azpeitia
Patris Surf
Aurtengo helburua da lasterketa laburrean (8 km) partaideen % 50 emakumeak izatea.
Irakurri gehiago
Euskadiko eta Espainiako taldeez gain, beste lau herrialdetako igerilariak ere izango dira.
Irakurri gehiago
Adriana Nanclares, Izarne Sarasola, Ana Tejada, Mirari Uria eta Elene Lete futbol jokalariek zerua ukitu zuten Costa Rican, 20 urte azpiko Munduko txapeldun izatea lortu zutenean. 2022ko Kirol Galako protagonista nagusiak izan dira, Amezketako Jokin Altuna pilotariarekin batera.
Irakurri gehiago