Protagonisten testigantzak

Lehen aipatutako artikuluan, 1908an Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zena, Telesforo de Aranzadik hauxe dio XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran harrapatzen zen angula kopuruari buruz: “…Angula hain ugaria da, non opilak egiteko eta ganadua elikatzeko ere erabiltzen den" eta hau ere esaten du: “…Severn ibaiaren bokalean, Bristolgo kanalean, otsailetik martxora bitartean, batzutan baita maiatzean ere, ehunka angulari ibiltzen dira “elvers” deritzanak arrantzatzen, arrantzale bakoitzeko 150 libra eta gehiago; hau da, gutxienez 150.00 angula, ia 15 milioi angula gauero. Angulari batek ordubetean 300 libra arrantzatu zituen…