Kandila edo eskuargia

Eskuargia edo kandila angulariek angulak harrapatzerakoan erabiltzen zuten argiztapen sistema zen.

Latorri, zink edo letoizko egitura karratua zuen, gutxi gora-behera 0,30 x 0,30 x 0,40 m ingurukoa, eta lau aurpegi zituen: kristalezko hiru, bi finko eta hirugarren bat birakorra, atearen funtzioa betetzen zuena. Laugarren aurpegia txapazkoa zen, eta mastarako euskarria zeukan. Sabaia ere txapazkoa zen, piramide formakoa, arnasbide-zulo batzuekin eta lorozko zirrindola bat zuen euskarri gisa. Txapa lodiagoko oinarrian kandela pare bat eta karburozko kriseilua jartzen ziren, beti ordezko sistema bat izateko. Eskuargi horiek normalean linterna-egile artisauek egiten zituzten.

Gaur egun, eskuargi horien ordez gas botila bidezko lanparak erabiltzen dira, kanpin egiterakoan erabiltzen diren bezalakoak.

angula-askaAngulak bildu eta angula-askan gordetzen.