Angulen arrantza arautzea

Angulen arrantza arautu edo ez arautzea auzi zaharra da, dagoeneko Telesforo de Aranzadik lehen aipatutako 1908ko lanean aipatzen zuena.

T. Aranzadik berak dio “irakurleak beste herrialdeetan gertatzen denari buruz ohartaraztea besterik ez dezaket egin, konparaketak egin ditzaten. Ingalaterran arrantza librea dago, alemaniarrek espiritu aprobetxategia daukate eta legez kontrabandista eta peoi bihurtutako angulariei murrizketak jartzen dizkiete, Frantzian erabateko debekua dago, Espainiak gauza bera egin du, Frantziako angula Espainiako arrandegietara kontrabando bidez esportatzen da. Horrek pentsaraztera eramaten nau, ez ote litzakeen mesedegarriagoa izango angulariak jazarri eta horrela angulak ibaiko arrainen sabelean bukatzen uztea, edo bestela angulak jateko eta ibai edo urmaelak birpopulatzeko arrantzatzea, gero aingira direnean harrapatzea baino".