Usadiozko arrantza metoduak

Ibai erdian, atoian, ainguratutako ontzietan arrantza honela egiten zen: arrantzaleak baia ontziaren brankatik sartzen zuen uretan, ahal zen sakonera handienera jarri eta bertikalean poparaino eramaten zuen soka tenka baten laguntzaz. Azken hori, beste arrantzale batek eragiten zion txirrika batek jasotzen zuen, bibieta eta polea baten bidez. Baia uretatik ateratzerakoan, eskuargiaren laguntzarekin angulak harrapatu ote ziren begiratzen zuten. Kalada ona baldin bazen, baia azpileko zetabean edo angula askan irauli eta angulak bertan gordetzen ziren.

Eragiketa hori behin eta berriz errepikatzen zen angulak harrapatzen ziren bitartean, eta hala ez bazen, lekuz aldatzen ziren.

Ramon BeitiaRamon Beitia, kalalekutik bahe batekin txitxardinak harrapatzen.

Normalean, bi arrantzale joaten ziren ontzi bakoitzean, baina bazegoen bakarrik joaten zenik. Orion Inazio Manterola “Txokolate” eta Ramon Solaberrieta “Erramunlino” oroimenean dituzte oraindik.

Ibaiertzetan ainguratutako ontzietan, txirrikari kez zegoenez, baia kalalekutik eskuz eta pultsuan eramaten zuten herrestan, gero uretatik atera eta lehen azaldutako prozedura jarraitzen zuten angulak biltzeko. Gutxi bada ere, arrantza sistema hori oraindik Deba, Urola eta Oria ibaietan erabiltzen da.