Fernando Azpiazu Uribecheverria

Patxiko Etxeberria hil zenean, Fernando Aspiazu Uribetxeberriak, 1933. urtean Elgoibarren jaiotako txistulari eta musikariak, hildakoak  utzitako materialak erosi eta txistuak fabrikatu zituen 1990. urtera arte. Hainbat berrikuntza sartu zituen, pieza bakarreko ahokoak tornuan fabrikatzea, esaterako, eta beranduago ahokoa prentsatzen hasi zen.

Ezpelaz gain, txistuak egiteko ebonita ere erabili zuen, eta hainbat saiakera egin zituen naylon teknikoak erabilita, Nylatron eta Polypenco izenekoak esaterako, baina material horiekin ez zituen lortu kalitate/ prezioaren ikuspuntutik espero bezalako emaitzak.

Ehunka txistu batzuk fabrikatu zituen, eta oro har eskualdean eta Donostian saldu zituen, baina Ipar Ameriketako Estatu Batuetara ere esportatu zituen ale batzuk.

Gure esker-erakutsi zintzoena Patxiko Etxeberriaren Ignacio Mugerza Oria ilobari, gaztetan osabarekin lanean lortutako informazio eta aholku baliagarriak guri eskaintzeagatik.