Txistuen fabrikazioaren hasiera

Gure herrian erronka bat gainditzeko behar pertsonala, askotan apustu moduan ulertuta, motibazio garrantzitsua izan da eta, neurri txikiago batean izaten jarraitzen du, zeregin edo lan bat burutzeak sortzen dituen zailtasunei aurre egiteko.

Horrelako zerbait gertatu zen Jose Gancedok fabrikatu zuen lehe-nengo euskal txirularekin. Artisauak kontatzen duenaren arabera, Jose Mª semearentzat txistu bat erosi nahi izan zuenean jakin zuen Bilboko Joaquin Landaluce fabrikatzaileak urte erdi baino gehiago behar zuela hornitzeko. Horri gaineratu behar zaio Arcadio de la Torre Amurrioko musika bandaren zuzendariaren eszeptizismoa, alegia Josek txistu bat egiteko gauza izango ote zen pentsatu izana. Hori dela eta, behin eta berriro saiatu zen txistuak egiten, etxeko gela batean eta erabat artisau lana burututa. 1968. urtean egin zituenetatik lehenengoak soinu egitea lortu zuen.

Txistu fabrikatzaile honen hasiera zaila eta berezia izan arren, garapen handia lortu du, neurri handi batean bere seme Jose Mª musikari eta  txistulariaren laguntzarengatik. Gaur egun gure herrian dauden txistu egile kopuru txiki horren abangoardian jartzea lortu du.

Nahitaezkoa da azpimarratzea Gancedotarrek egindako lanaren izaera berritzailea, bai produktuan bai erabilitako material eta fabrikatzeko prozeduretan.