Produkziorako bitartekoak

Jose Gancedok lortu du hasiera batean zituen bitarteko urriak apurka-apurka hobetzen joatea, gaur egungo egoera onera iritsi arte. Bere tailerrean oraindik ikus daiteke hasierako produkzio prozesuan erabiltzen zuen oinarrizko bitarteko bat, garbigailu baten motorra duen instalazio bat mahai baten gainean jarria. Makina horren ardatzari beharrezko erremintak jartzen zitzaizkion hainbat zeregin burutu ahal izateko.

Gancedo aita-semeak tailer handia dute, 150 m2 ingurukoa, Amurrioko erdigunean duten lokal batean. Tailerra hiru zatitan dago banatua: mekanizazioa alde batetik, eta muntaia eta amaierako lanak bestetik, eta hirugarren bat erakusketa egiteko.

Txistu egile honen berezitasunetako bat dugu dituen makinak burutu beharreko lanetara egokitzea. Horien artean azpimarratzekoa da fresagailu motako burua duen tresna bat, ahokoa eta mihiaren kaxaren kanala egiteko erabilia. Era berean, tornu fresatzailea, zulagailuak eta leuntzeko makina batzuk dituzte, bai eta presio bidez muntatzeko eta zorroak kalibratzeko prentsak ere. Horietaz gain, soldatzeko erregailuak erabiltzen dituzte soldadura batzuk egiteko (oxigeno-propanoa). Gogoan hartu behar da makinek lana errazten dutela, baina amaierako doitzea beti eskuz egin behar izaten da.

Tailerrean badaude beste hainbat tresna osagarri, doitzeko bankuak, lanerako mahaiak, erremintak eta apal ugari, esaterako.

Jose Maria GancedoJose Maria Gancedo. (C.U. 12/2006)