Fabrikazio prozesua

Hasieratik Jose Gancedok txistuak berak bakarrik egiten zituen ia, garaiko gainerako artisauek ez bezala, horietako askok produkzio prozesuaren zati bat azpikontratatu egiten baitzuten. Horrek hirugarren bat zuen mendekotasun txikiagoa izatea ahalbidetu zion eta, ondorioz, produkzioaren kontrol handiagoa lortu zuen.

Txistuak ebonitaz fabrikatu izan dira (goma elastiko, sufre eta linazi olioaren prestakina), baina ABSk ordezkatu egin du material hori, dituen ezaugarri fisikoengatik txistuak egiteko egokiagoa baita. Merkatuan erosten den termoplastiko hori abiapuntu hartuta, fabrikazio prozesua funtsean ondorengoa da:

  • Hodia moztu, tornuan landu eta, beharrezkoa bada, barrualdea leuntzea
  • Ahokoa eta mihia kokatzeko tokia mekanizatzea
  • Zorroak doitzea (burdineria)
  • Leuntzea eta
  • Probatu eta afinatzea

Ahokoak eta mihiak aparte fabrikatu eta muntatzen ziren.

Fabrikazio prozesuaTxistu bat fabrikatzeko prozesua. (Julen Zabaleta)

Gancedo aita-semeak egurrezko txistuak egiteko ezpela, ebanoa eta granadondo egurra erabili izan dute. Lehenengo egurraren kasuan (horni- tzeko gero eta arazo handiagoak daude) oso garrantzitsua da basoan nola eta zein garaitan mozten den, egokiena otsaileko ilbeheran moztea izanik. Gaur egun Afrikako ekialdeko kostaldetik ekarritako granadondoa erabiltzen dute batez ere, dentsitate handikoa (1,45) eta prezio handikoa, lehortutako m3 bakoitzak 22.000 € balio baitu, aukeratu eta karratutxoan aurkeztu ondoren.

Lehengai horrekin, prozesuari hasiera emateko granadondo egurrez egindako karratutxoaren erdiko zatia zulatzen hasten da. Ondoren kanpoaldea tornuan lantzen da, “aurreneurria” izenez ezagutzen dena lortu arte, hau da amaierako tamainaren hurbiltze bat. Zeregin hori egiteko artisauak maska batez babestu behar du bere burua, hauts toxikoa sortzen baita. Jarraian, pieza lehortu egin behar da, eta horretarako bertikal jartzen da. Azken lan hori ingurumenaren egoeraren menpe dago, eta urtebete ingurukoa izan daiteke. Tarteka neurria kalibre batez kontrolatzen da, eta egiaztatzen da ez dela izerdi gehiago (oso olio- tsua) ateratzen.

Txistua lehortzeko prozesua bukatzean, tornuan landu eta nahi diren amaierako neurriak ematen zaizkio, ondoren ahoko eta mihia-ren kokalekuaren mekanizatuarekin jarraitzeko. Garrantzi berezia du zorroak, ahokoa eta mihia ongi doitzea, azkenean leundu, amaierako froga eta afinatu lana egiteko. Afinatzeko lana egiteko beharrezkoa da musika ezagupenak izatea, baina, gaur egun horretarako prestatutako programa informatikoak erabiltzen dira.